Gure etxea XVIII. mendeko baserria da, bere egur eta harrizko egitura mantenduz eraberritua. Mendiz inguratuta, naturaren erdian kokatuta, Usurbilgo erdigunetik 2 kilometrotara dago. Hiriguneetatik gertu egoteak; Donostia (5 Km), Biarritz (45 Km), Bilbo (89 Km), Iruña (65 Km), Gasteiz (90 Km) eta hondartzen gertutasunak; Kontxako hondartza (5 Km), Orioko hondartza (9 Km), Zarauzko hondartza (15 Km), bisitariari tradizio kulturala zein natura eta aisiaren arteko armonia zoragarria eskaintzen diote, oporraldi ahaztezin batzuetarako.
The Duelists of the Roses version for PC. In this way there is a crude form of movement and a Deck Leader. Deck Leaders are monster cards that are needed to play cards from the hand; they represent your Life Points (LP). Any attack to your Deck Leader is take into account to be a Direct Attack to your LP.
Hamabi lagunentzako tokia dauka, eta beste sei toki gehigarri (12+6). Bi solairu ditu.
LEHENENGO SOLAIRUA:
Harrera gunea daukagu. Sukaldea eta jangela ere bertan daude, baita 5 logela bikoitz ere, bakoitza bere komunarekin.
BIGARREN SOLAIRUA
Eskilaretatik gora bigarren eta azken solairura igotzen da, ganbarara. Bertan, Goiko-Soro logela dago eta ganbararen bi aldeetan irakurtzeko txokoak daude. Teilatuko luzero ikusgarriak, etxe osoa argi naturalez betetzen du. Berokuntza sistema ekologikoa dago etxe osoan, eta bi zirkuituren bidez kontrolatzen da, bat solairu bakoitzean. Animaliak ekar daitezke, betiere lorategian edo garajean utziz gero. Etxean wifirako konexioa dago, dohainik.